KARTZELAKO
L E I H OT I K
egilea joseba arregi erostarbe
argazkiak karla abarzuza
diseinua jabierna
ESKERONEZ:
igor alvarez zubeldia eta alfredo (kukutza gaztetxea)
LEGE GORDAILUA.DEPOSITO LEGAL. DEPOT LEGAL: B^^=J)5
EUSKAL HERRIA 2004
ataramiñe kultur elkarteak argitaratzen du
ataramiñe
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA ETA ARTE KOADERNOAK
Ez zaigu erraza suertatu Joseba Arregi-
ren kartzelako leihotik lan bil-
duma honi izen bat ematea. Hau ez da
"katalogo" edota "bilduma" soil bat, ez
eta ere "margo-liburu" bat. Guzti hori
izanik, zerbait gehiago da. Bere militant-
zia politikoa dela eta, preso dagoen
herritar xume baten "liburua" da, non sarritan irudiak aingurat-
zeko hizkuntz piktoriloari errelatu literarioren beharra uztart-
zen zaion, era apal baina sakonki urrunetik mintzatu eta bere
erakusketara etortzeko ezindua dagoenaren hitzez.
Euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza artistikcak aurpegi
asko ditu (literatura, bertsolaritza...). Kontua da Joseba Arregik
paratutako liburua ataram i ñ eren esku utzi duela eta guk,
liburu honen argitalpenaz, leiho berri bat zabaldu nahi izan
dugu euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza piktori koaere
lau haizetara zabaldua izan dadin.
honetan badago lekua ere Josebaren
espetxe eta borroka lagunen margo eta poementzat, Mikel A.,
Kepa A., Xabier Tximeno, Xabier Aranburu "Xomorro" eta
Sagardui Moja,"Gotzo"renak, hain zuzen.
Liburu honek beste egile bat ere
badauka, bere izena beste inon ikusiko
ez duzun arren: Nekane Basauri,
Josebaren neska laguna. Berak bakarrik
daki zenbat maitasun, zenbat lan egin
duen liburu honek argia ikus dezan.
7
7\
>
73
"Bilduma hau ez nuke Arte Plastikako espezialisten aurrean
azaldu nahi, arteaz dauden kontzeptuak bestelakoak direlako;
herritar xumeentzat da bilduma hau. Gure inguruak eta batez ere
Abertzale mugimenduan hainbeste lagundu eta sufritu duenak
e rraz ulertuko duelakoan nago. Gure borroka maratoi bat dela
diote, bada, maratoi honen ipuinak dizkizuet margotu". Hauxe da
Joseba Arregiren eskaintza eta guk zera gehituko genuke: liburu
honen ekarpen nagusiak bere lekukotasun eta bitaltasunean
kokatzen dira, denbora historiko eta kaleko zein espetxeko
mundua begiztatzeko era zehatz batzuk isladatuz, aitaren etxe
zaharra samintasunez oroitu eta askatasun eta justizian oinarri-
turiko etorkizuneko herri baten alde borrokatzen duen laguna-
ren begiradaz, alegia.
ataramiñe
N
m
>
O
o
— I
8
o
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
MARGOEN TEKNIKA
Liburu honetako bildumaren margo gehienak olioz
(hule) eginaz daude. Beste batzuk akrilikoz, goua-
che teknikaz ere, eta (marrazkiak) ikatzaz.
Fleury-ko kartzelan sei hilabetez"ikasten" moldatu
nintzen. Osry-ko gartzelan bi urteren buruan landu
eta Clairvaux-en hamar hilabetez burututako lanak
dira. Bakar batzuk Navalcarnero espetxean eginak
dira, Xabik ere han egin zituen bereak.
KARTZELAKO LEIHOTIK
joseba arregi erostarbe azpilleta
Zaila suertatzen da benetan tamainako mandatu bati
eustea edo idaztea, Joseba eta Xabiren bizitzaz
apenas ezer gutxi dakien pertsona batentzat
bederen. Elkarri lotzen gaituen gauzen artean
arerioak gure aurka buruturiko errepresioa dugu,
zorigaiztoko egoera bat ehundaka kiderekin batera.
Preso egonik bakoitzak geureari eusten diogu
bizitzari aurre egiteko'egun bat gehiago, egun bat
gutxiago" leloari jarraiki.Joseba eta Xabierrek,
sentimenak azalarazteko margotzearen bide
malkartsuari ekin diote. Malkartsua hemen barruan
askotan "erromeria" ederra suertatzen baita
margoak, oihalak edota pintzelak lortzea, zoko txukun
bat izatea, beharrezkoa den lasaitasuna izatea... Eta
gogoak izatea ere bai.
Askori izugarri zaila egiten zaigu buru zein bihotzean
izaten ditugun ideiak, sentimenak, sentsazioak, gogoak,
aserreak, oroimenak, maitasun maila ezberdinak,
herrimina, grina, amorrua, alaitasuna... azaltzea.
Zailtasun ugari ditugu bisitan etortzen zaigun lagun
minarentzako hitz goxo egokiak aurkitzen, gutun
politak idazten, eskulan trebeak burutzen. Horregatik
ezin ukatu inbidia pittin batek ere gure barrenak
astintzen dituela liburuxka honetan ikus ditzakezuen
lanei begiradatxoa egitean. Baina une batez besterik
ez da hau gertatzen, irudien/margoen muinera
begiratzean preso abertzaleen taupadak nabaritzeko
aukera dudalako, duzulako, dugulako, dutelako.
Gartzela ezberdinetan pairaturiko egoerak inongo
oztoporik gabe agertzen zaizkigu hemen, egunez
egun burura datozkigun oroimenak, senitartekoak,
lagunak,gartzeletan topatzen ditugun "xelebreak",
herriminak burura dakarkigun paisaia, abstrakzioak,
maitasuna... batzuetan eztitasunez baina krudelkeriaz
bestetan, horrelakoak baitira gartzelak. Kideen
laguntasunaren aurrean jartzeak gure izaera
desegituratzeko erabiltzen dituen bideaktopa
ditzazkegu. Gure herriak ere sasoi latzak bizi ditu,
haize berriak ere etorriko dira...
QUE EL SOL, LA LUNA, LES ESTRELLES
FACIN REALITAT ELS NOSTRES SOMMIS.
PERU, Navalcarnero espetxean, 200 1 . urtean.
7
/
Sarrera ataramiñe
Q
O
JUbcUd 1 1 ldl gULZcl l^dl gdZKId^
1 1
Hitzaurrea. PERU
12
Aurkibidea
14
Sarrera ondoko sintesia.joSEBA
18
Arantzazu
19
Arantzazuko inguruneak
24
Azpilleta baserria. Kale borroka
25
Hau da ene Aberria. Okabe
26
Errezil. Itsasoa Saturraran
27
Oinati, Udala atzean
28
Baigorri, Iparla.Txindoki. Soraluze
29
Itsasu, Errolan pasabidea
30
"Frantziako" Euskal Herria
31
Iparraldeko karrika eta etxaldeak
35
Ene sendia
36
Aita idiekin
37
Anaia Mikel artzaia. Muslariak
38
Aitaren etxea
40
Maitaleen bilgunea. Paris-Paris
41
Maitalea
42
Nostalgia
42
Maitaleak. Madona eta besteak
48
Maialen. Alemanak Kanbon (1942)
49 Sherpa anonimoa
50 Lemoiz
5 1 Suntsipena
52 Antsietatea;
53 Sosegu bila
54 "Kroma'ren omenez
55 Matxinada
56 Fresneseko Infernua
60 Tortura
66 Kirola eta erretzailea
68 Jakien bilgunea, bodegoia
69 Angula kazolan
70 Bodegoiak
72 "Sukaldea"gartzelan
74 Ama Lurra;
75 Ama.Amatxoak
76 Etiopia. Umezurtz kurdoa
Kultura eta matxismoa.Amatxiren tristura
77 Kosovo
78 Gartzelako pasarte bat
Daniren gose greba
82 Gose greba
83 Etorkinak. Zuhaitzak gartzelan
84 Torturaren mamuak I eta II
85 Komunikabideak
86 Istripuak I eta II
88 "Mitard". Gartzelan noraezean I
90 Gartzelan hilzorian II
91 Gartzelan iraupenean III
92 Gahbaldi. Franky. Rioja
93 Markitos Navalcarneron
94 Gartzelako margoak
95 Drogazaleak
96 Rioja modeloa
98 metadonaz lepo
98 Patioak
101 5Md.Patioa
102 Mixeria
1 03 Gazte buru arina
1 04 Ene lagun B.-rekin
1 05 Ene lagunakin
106 "Kanguro" txikian
1 08 La Residencia de Madame Guigou
Picassoren festan. Eromena
1 09 XabierTximenoren lanak
I 14 Emagalduak
I 1 6 Arlo erotikoak
1 2 1 Emazteak Greban. Marije. Panpina
1 22 Erretratuak. Ene lagunak eta senideak
1 29 Solidarioak
I 30 G. Kantoina. Paris-Senideak
I 3 I Ene laguna trenean
I 34 Nafarroako kalea. Baserriak. Nafar zubia
I 36 Braulio eta Leandro
I 37 Abstraktoa. Ohiana
I 38 Natura, paisaia eta ehiztaria
1 40 Paradisua.Txindoki
141 Mendizalea
1 42 Usoa. Azeria. Mozoloa. Oilagorra
143 BasurdeakTxakurrak
1 44 Otsoa
145 Ametsen Mendia. Zuhaitzak. Auñamendi
1 46 Abereak ere gurekin
1 47 Desertizazioa
1 48 Behorra. Loreak
149 Iratiko kabalak
150 Zaldiak
1 5 I Zaldiekin ihesi
1 52 Amets bat izan zen
1 53 Iheslariaren motxila
1 08 Zaldia. Itsasoa
1 55 EPILOGOA: Oñatiko erakusketa
SARRERA ONDOKO SINTESIA
Erakusketa batean margoak paratzen dira eta normalki ez lukete
beste adierazpenik behar, margo bakoitzak duen espresioak adierazi
beharko luke edukiaren esanahia. Gero bakoitzak bere interpreta-
zioa egin dezake.
Katalogo honetan, ordea, idazkitxo batzuen laguntzaz azaldu nahi
ditut, margoen "istorioak" hobeto ulertzeko.
Figuratibo/irudikor eta paisaia-margoak errazak dira ulertzeko, hor
bertan dago subjektoa edo paisaia, eta pertsonak espresio zehatz
bat edo bestea izan dezake, paisaiak ere argi bat edo bestea izan
dezake, beraz, hori ulergarriagoa da. Besterik gertatzen da margo
surrealista batean eta abstraktua bada ere zailagoa izan liteke
ulertzea. Honetaz gain, denek dute istorio edo ekarpenen bat,
horregatik ikustea laguntzeko bide diren margoen inguruko iruzkin
laburrak agertzea otu zait.
Margdaritzan "lege" batzu daudela diote eta hauek betez gero
margoek indar handia hartzen dutela, hau da, koloreen konposake-
tak, egiturak, irudizko osagaien kokaguneak... argiaren "zirkulazioa"
edo arkitetura aberasten du. Ni bezalako batentzat nahiko kon-
tzeptu ulergaitzak dira, beraz, neure era librean egiten ditut,"orde-
nua desordenatuz", gertakizun bat irudikatuz eta oroitzapenak
paratuz. Margotan pintzelatzen dudana, nire gogoetan betirako
geratzen da gordeta.
Nik ez nuke istorio bat abstraktuan edo fguratiboan zergatik egin
dudan esaten jakingo. Ezta ere ez dakit, margo abstraktu bat batere
ulertu gabe zergatik gustatzen zaidan. Eta hori polita dela uste dut,
ulertu baino, lehen kolorean "edertasunak" zu "harrapatzea" edo lilu-
ratzea.Agian, nire lantxo hauek ez dute inor"harrapatuko" baina isto-
rioa kontatu beharrean aurkitzen naiz berauen zergatia ulertarazteko.
"Istorioak" azalduz ikuslea motibatu nahi dut, gartzelako bizitzan
dauden gorabehera, sentsazio eta sentimenduak helarazi.
Nahiz eta xehetasun guziak azaltzea ezinezkoa den, bilduma
honetan gogoeta eta sentimen ugari agertzen dira: sufrikarioa,
malenkonia, amorrua, bizinahia eta ezina, bizitzaren zutabea,
borrokaren garrasia, amodioaren beharra, maitasuna... eta beti
Euskal Herria gogaan.
Gure iraupena borroka latza da,nahiz eta kanpotik horrela ez ikusi.
Hala ere, nire margoetan ez dut krudeltasun hori erakusten. Bizitza
"normaltasunean" eramaten saiatzen naizen bezala, margoak ere
ahalik eta txukunen egiten saiatu naiz. Badira tarteka margo trake-
tsak,baldarrak,gertakizun ilun baten albistea entzuten nuelarik,bur-
kide bat akatu zutela, kide bat jipoitu, tortura etengabeak eta bi
estatuen atzapamek egiten zizkiguten zauriak niregan ere eragina
zuten. Nire espatulak pultsua galtzen zuen eta bortizki zanpatuz
egindako margo zirriborroak ez dira oso alaiak.
Hemen,gartzelan, bi mundu daude,batgurea, Euskal Preso Politiko-
ena eta bestea, Preso arrunten eta "Kosmopoliten" bizitza asperga-
rria. Haien ikuspegiak ere aukera eman dit irudi batzu sortzeko;
monotonia,errepikapena eta gogaitasuna dira hauen bizitza tristea-
ren zutabe/oinarri.
Bilduma hau ez nukeArte Plastikako espezialisten aurrean azaldu
nahi, arteaz dauden kontzeptuak bestelakoak direlako; sorkuntza
eta arte "intelektual garaikide", kontzeptuala... etabar. Herritar
xumeentzat da bilduma hau. Gure inguruak eta batez ere Abertzale
mugimenduan hainbeste lagundu eta sufritu duenak erraz ulertuko
duelakoan nago. Gure borroka maratoi bat dela diote, bada, mara-
toi honen ipuinak dizkizuet margotu.Joseba
MAITE DUDAN ARANTZAZU
Euskal Herriko txokorik ederrena, zu Arantzazu,
zeure mendi eta basoak, harkaitz eta zelaiak.
Ez dira sastraka hutsak; badira pago-aritz, ugari zuhaitzak.
Baita ere, ibai ur-garbidunek osatzeko erbesteratuak
Hiru probintzietako mugarri den
Urbiako tontor gailurra,
egunero goizaldeko ekiak
egiten duen itzala.
Bere artzaiak babesteko,
zenbat euskaldun, zenbat
mendizalek hor hartzen duten arnasa.
Nik amets dudan arnasa.
Guk maite dugun itzala.
Argi egiten digun ekia.
Sasi tarte, maite dudan tokia.
Maite dudan Arantzazu; ezin zaitut sekulan ahaztu.
Zure maldako baserritar eta artzaiok:
nekazaritzak zigortzen zaituen,
Iparraldeko trumoiak zigortzen zaituen,
artzai eta baserritarrak:
hori duk euskal dotrina,
euskaldunok ikasi behar dugun,
euskaldunok gorde behar dugun,
zaindu behardugun usai gozo duen
zaietz-malda.
Arantzazuko harkaitzaren gibelean diren mendi malda.
Zu zara arantza-leku,
amets-kabi, gorde-leku.
JOSEBA
ARANTZAZU SUNTSITUA
ArantzazukoAma Birjinaren istorioa duela bost mende gerta-
tu zen. Errodrigo Baltzategi artzaiak arantza baten gainean,
umea altzoan zuen emazte baten eskultura bat aurkitu omen
zuen. Harrezkero, "Arantzan zu" baseliza, eleiza, komentua
edo santutegia, historia izan da. Bi aldiz suteaz erre da eta aldi
batez, Gerla Karlista giroan, GaztelakoAmadak su eman eta
erre zuen.
ARANTZAZUKO INGURUNEAK.
UDALA ETA ANBOTO ATZEAN.
22
ARANTZAZU. GOIKO BENTA.
ARANTZAZU. SINDIKA JATETXEA
o
o
<
Altuan Arantzazu
Bajuan Oñati
Zubillaga baserrian
Taberna beti
Hoiek ezagutu nahi
Nituzke hobeki
Paradisua zer den
"Xomorrok" badaki.
N
X.Aranburu "Xomorro"
o
7\
AZPILLETA BASERRIA
Hau da nire aitaren etxea. Gabriel Arestiren poemak dion
bezala: nireAitaren etxea ddjendituko dut. Hau da nere etxea,
hor jaio nintzen, hor ikasi nuen natura maitatzen, hor jasan
nuen etsaien zaplaztekoa, hor hartu nuen Aberriaren Kon-
tzientzia. "N/ ez naiz Herri honetakoa" zioen euskal idazle
batek. Ni bai. Nik Herri hau maite dut eta bere alde eman
dut dena. Euskal Herriko milaka borrokalarik bezala, dena
eman dut eta azkenean preso naukate azken ia 12 urte
hauetan. Arantzazun dago Azpilleta. Toki zoragarria da eta
bere ingurua gogoratuz margotzen dut. Plazer dudalako
margotzen dut, baliabide gitxirekin baina aukera dudanean
margoflu edo marraztu egiten dut.
HAU DA ENE ABERRIA
Lau ateak zabal
sukaldea txiki,
bihotza handi,
kolore biziak,
nonahi bideak.
Ipar-Ekialde, Iparralde,
hegoak zabal
hegoaldean sartalde,
zazpi lurraldeetan
hitz egiten dugu
debalde.
Hau da ene Aberria,
erdian estu,
inoren esku eta,
txikian handi,
amorratasunean ibil!
hobe, apalagoa murgil
hau da ene,
nire Aberria.
OKABE
25
>
—\
N
>
O
o
7\
IPARRALDE.
30
O
LU
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
FRANTZIAKO EUSKAL HERRIA.
Hego Euskal Herriko biztanle gehiengoak"lpar-Ekialde"ko hiru
lurraldeei Frantzia deitzen dio. Maule, Baiona edo Garazi aipa-
tzean"han Frantzian" eransten diogu.
Irun-Behobia muga horren inposaketak ezarri duen "kultura"
dugu gure "kasloetan". Baiona edo Miarritzera erosketak egi-
tera joan behar dutela entzun eta "nola? Frantziara?" galdetuz
lasai asko geratukozaizu auzoa. Mendeetako muga hor egon
arren, gure "mentalitatean" ipini dugu mugarik handiena. Azken
urte hauetan'muga hori" fisikoki desagertu arren,gure burue-
tatik ez da kendu.
Hegoalde-sartaldeko euskal gizarteari errazago egiten zaio
Donostiatik Bilbora edo Gasteizera joatea Miarritzera joatea
baino, nahiz eta fisikoki eta teknikoki hurbilago egon. Psikologi-
koki muga dugu eta "kulturalki" ere Frantzia da.Azken30 urte
hauetan ederki asko ikusi dugu "Ipar-Ekialdeko" Euskal Lurral-
dea nola saltzen joan diren. Euskal Herria Frantziari salduz doa
eremuz eremu eta diruzaleen goseak ez du oztopo handiegirik
izan hori gauzatzeko.
Ipar-Ekialdekolurraldeetan (Xiberuan, Behe Nafarroan, Lapur-
din) Euskal sustrai sakonak izanik, Euskal Herriak bihotza ere
han duela esango nuke.
M argD hauetan agertzen dira Lapurdiko kale estuak, Garazikoak
edota Kanboko auzoak."Bas Cambo" deitzen diote frantsesez
oraindik, batere lotsarik gabe etxalde horri. Hala ere, bertan
GARAZI
KANBO KARRIKA ESTUA
70
— I
N
aurkitukodtugu euskaldun zahar peto-petoak galdezka: Non-
goa zire? Nongoa, espainola?. . . Ez da harritzekoa guk, hegoalde-
koek, Lapurdiri Frantzia deitzen badiogu haiekguri "Espainolak?"
galde egitea.
Etxe hauek ikusi bezain pronto konturatuko zarete Lapurdiko
etxaldeak Euskal Herrikoak direla, estetikoki gure nortasun kul-
turala dutela, kolore txuri-gorri-berdeaz eginak, euskal kantek
dioten legez, eta leku batzuetan euskaraz mintzo direla.
Ipar-Ekialdeko lurraldeak Estatu Frantsesaren menpe ditugu
administratiboki, politikckhalanola,eta B<onomikoki edo Kultu-
ralki.Aspalditik lurralde turistiko bihurtzen dabiltzajauntto Politi-
koek; hotel, turista-etxe, azpiegitura ugari eraikitzen ari dira
turismoari begira. Gertatzen ari denak Euskal Herriko lurralde
bat desitxuratuko du, frantsez diruduna jabetzen doa, masifka-
zio frantsesa... Geroan ere Frantzia deituko diogula kontuan izan!
Xiberua, berriz, hustuz doa. Euskal Herriko "txokorik ederrena"
odolusten dago. Laguntza d<onomikorik gabe, garapen lagun-
tzarik gabe utzi dute. Behar bada "utzi dugu" esan behar nu ke,
denon ardura baita!
Esaldiak dio: "irudi bat hobe, mila ele baino". Herri bat des-
agertzeko bidean dihoala sentituz gero, irudiak, garrasiak, ida-
tziak eta zutabeak ere ez dira soberan izango.
IPARRALDEA EDO IPAR-EKIALDEA SALBA DEZAGUN!
>
O
o
— I
BASERRITARRA
IDIEKIN
ARTZAIA ETA MENDIZALEAK
AITAREN ETXEA
Azpilleta Baserrian jaio nintzen eta oso gogoko dut neure etxea baserria eraiki zuen. Garai haietan, lur malkarzati bat, hiru dozena
Azpilleta dela esatea. Baserriaren kokagunea leku traketxean ardi eta baserria altxatzea izango zen ezkonsaria, nahiz eta har-
egon arren, beti izango dut bihotzean nire Aitaren etxea. kaitztartean eta malkarrean izan,garai haietara kobazen zerbait...
Euskal Poetak asmatu esaldia da "gure Aitaren etxea defenda- Nire ustez, "gogotxarTez" emandako lurra eta lekua da hura, edo
tuko dut". Azpilletakokasuan, gure Amak ere badu meriturik, "buru arinkeriaz" egin zutela kokagune hartan gure etxea.
bere sabeletik jaio baikinen zazpi neba-arreba! Euskal Herrian dauden etxaldeak eta baserriak iparraize hotz
Azpilleta baserria orain dela ehun eta berrogeita hamar bat urte eta haize-lasterretatik babestuta ("izkutuan") behar den bezala
eraiki zuten. Arbaso-aitona hura, Arrola baserri ko senditik zeto- eraikiak daude, eguzkiari begira, egun osoz eguzkiak etxaurrea
rren. Bizitza eta beste familia bat eraikitzeko asmotan, Azpilleta hartze koeran. Baina gure baserria ipar-sartaldekohaize zorro-
URBIXAKO ARTZAIA.
tzak bete-betean harrapatzen du eta haizea sapaitik sartzen
denean gaueko teila-hotsak izutzekoak izaten dira.
Azpilletalolizarrak eta gaztainondoak zahartu ahala usteltzen
eta desagertzen doaz. Azpilleta lekuz aldatuko nuke baina hori
ezi nezkcada. Neure jaiotetxea da eta "txakur gosetiak eta zigor-
tuak" bere etxe ko txokoa maite duen bezala nik ere neure
etxea izugarri maite dut.
Azpilleta baserria, Artaso, Gallarbekoeta Arantzazukoauzoak
mazkit: aita, baserria, sendia, aziendak, ardiak, kabalak eta ingu-
ruko etxaldeak, hor ditut beti present. Urtean zehar Herritik
urrun eta ziega ilunetan bizitzera behartua naukaten arren,
margo hauen bidez bizitzen dut oroitzapenetan azaltzen zaizki-
dan pasarteak.
39
>
— I
N
>
O
o
— I
beti daramazkit bihotzean. Neure gogoetako irudietan dara- "GUREKIN OROITZEN DIREN HORIENAK GARA"
MAITALEEN BILGUNEA
Maitasunezkoeta amodiozko
gutunek eragin haundia dute
presoen bizitzan. Agian, aske
daudenek baino askoz ere
gehiago estimatzen ditugu,
arloan gehiago sakontzen eta
luzeago idazten.
■ 99m
s > w l
LIBERTE,
EGALITE,
FRATERNITE?
PARIS - PARIS
NOTRE-DAMME
Ai Paris, Paris!
mundu osoaren babesleku,
Askatasunaren eredu,
berdintasunaren
bultzatzaile,
ikusleen unibertsitate,
iheslarien laguntzaile...
Zer hintzen eta non hago,
Paris? Euskal Abeitzaleen
Gartzela bihurtu da Paris.
Euskal gudarien epaitegi!
Amodioa genian eta
go rroto bilakatu da Paris
handia...
MAITASUNA
Maitasuna pentze bat da
Laborari bakoitzaren pentzea bezala
Baina, pentze honetan,
Esparru bat,
Txoko batean, txukun agertzen denean;
Egiazko maitasuna norbaiti dio.
Amodioa ez da ikasten
Ez eta ikusten ere
Ez saltzen edo erosten! Sentitzen baizik.
Amodioa sentitzen denean
Ez eduki lotsarik
Ez eta beldurrik ere
Maitasunak laguntzen badio,
Ez da iraunen gerlarik.
7\
>
— I
N
>
O
MAITALEA
Bisita bezperako prestakuntza Bidaiko
nekadura guzien gainetik ilusioz beteta.
O
MAITALEA AMETSETAN
NOSTALGIAl
Arrebak, emazteak, neska lagunak, bisitaren zain. . .
Zaila egiten zaigu oso porlanezko lau paretetan eta alanbra-
daz josita dauden harresi hauen artean gauden batzuoi maite
dugun jendeari gure sentimenduak hitzen bitartez adieraztea.
Gartzelaren barruan sentsazioak zein sentimenduak zorroztu
egiten dira, askozere sakonagoak. Kaleko elkarbizitzaren egune-
rokotasunean begirada, laztan, muxu... batek, bihotzaren
barren-barrenetik ateratzen zaiguna azalarazten du. Baina maite
duzun pertsona hilean behin edo birritan ikustera mugatzen
zaituztenean, astean bost minutuko dei pare bat izateko aukera
BISITA ORDUAREN ZAIN
besterik ez duzunean, hitzek berezko izaera hartzen dute, sen-
timenduak garraiatzen dituzten tresnak bihurtzen dira.
Esanahi hutsetik haratago joaten dira eta askotan, zaila da
sentitzen dugun osotasuna hizkien bitartez luzatzea. Amorru
izugarria ematen du bihotza bor-bor jartzen dizuna modu
ezberdinez ezin adieraztea. Horretarako irakurtzen eta idazten
gure burua hezitzen saiatzen gera.
Hala eta guztiz ere, gutunetan jartzen ditugun hiru hitz xume
horiek dena azalarazten dute: maite haut laztana!
PERU
MAITALEA KARTZELAN
N
ENE MAITIÑOA
>
O
Ene Maitale,
bisitari,
komunikatzaile,
idazle,
irakasle.
Haiek gure
bezain gu
gire haien...
Atzean utzi zintudan
Agur esan gabe, tristuran
Azken begirada gabe
Aldapak igoz eta jaitsiz
Mendi hostotsuan
Oinatzak ezabatuz
Desegur geroa
Hainbat hotz sentituz
Zure altzo babesgarritik
U rr untzen
Umezurtz oihan arrisku
Batean ihesean sentituz.
Argazki bakoitzean bilatuz
Egutegietan aurkituz
Egunkarietan topatuz
Laztantzen zaitut.
Hatzamar puntakin
Eguzki, zeru, laino
Harriz harri
Marrazten zaitut.
Irriz, malkoz
Begiratzen zaitut.
Kepa A.
47
7\
>
— I
N
OSINTXO
>
SHERPA ANONIMOA. I980go urte inguruan ZABALETA mendi-
zalea Everesteko gailurra zapaldu zuen lehen euskalduna izan
zen. Sherpa baten laguntzaz igo zuen (Chomolungma mendi
sakratua). Sherpa hau, ikurrina eskuan zuela agertu zen egunka-
ri ko azala guzietan; ikurrina, Anmistia, Eguzki Antinuklearra eta
beste zenbait ikur ere eraman zituzten gailurrean Askatasunez
astintzeko. Oso ekintza historikoa burutu zuten eta ni ere hun-
kitua geratu nintzen.
Harrezkero ere Sherpa ugarik lagundu dituzte euskal mendiza-
leak Himalayako mendi tontorretara, denek ikurrina sinbolo
SHERPA ANONIMOA
>
7\
gisa eskuan hartuta. Herri zanpatu baten aske izateko grina,
gogo eta beharrak garamatza tontorretara ikurrin eta ikur-oihal
horiekin.
Ikurrina da ASKATASUN GABEZIAREN IKUR.
Egun batez,gure Aberria aske izango delarik, ez dugu hainbeste
oihal-trapu eta ikurrin azaldu beharrik izango.
Horra hor Sherpari oroitzapen gisa eginiko irudia.
Euskal abertzale bati Everest gailurrera igotzen lagundu zion
"Sherpa" anonimoaren omenez. Berak ere Euskal Presoak
Etxera! zioen.
1
LEMOIZen ITZALA
Aranguren (errausketa planta) aspaldi
egin zuten. Itoiz ere egin dute, Boroa
(elektrika planta) ere egingo dute baldin
eta herritarren indarrak ekiditzen ez ba-
du. Herritarron gehiengoaren bcronda-
tearen aurka egin dira eraikuntza ikara-
garri hauek. Sistema kapitalistak ("liberal"
deitzen dieten hauek) ez du herriaren
gehiengoa begiratzen, ezta errespeta-
tzen ere. Haiek diruari eta etekinei
begiratzen diote eta obra-proiektu bat
mozkin-errenta ateratze ko moduan
ikusten badute, hor jarriko dituzte euren
interes eta indar guziak.
Eraikuntza bat "konfliktiboa" izango dela
sumatzen badute herriari eta gizarteari
"ziria sartuko" diote, gezurrak asmatuko
dituzte, beharrezkca dela esango diote,
herriak "irabaziko" duela, lanpostuak sor-
tuko dituztela, "modernizatu" egin behar
dugula, energia sortuz aberastasuna
ekartzen dutela etab...
Euskal Herriko ehundaka proiektu, erai-
kin handiak, kapitalaren interesen menpe
ari dira eraikitzen,gehienetan herritarren
babesik gabe, ezjakinean edo engainatuz
ari dira.
Horrela hasi ziren Lemoiz Zentral
Nuklear munstroarekin 1 978- 1 982 urte
bitartean. Martxan jartze ko gutxi falta
zelarik, behartuak izan ziren ZENTRAL
NUKLEAR hura bertan behera uztera.
Izugarrizko herri borrokak, B.A.ak eta
mobilizazioek geldiarazi zuten munstro
hura.
Garai haietan "ChernoviT'eko tragedia ez
genuen ezagutzen, orain badakigu ZEN-
TRAL NUKLEARrak zer ondorio duen
eta berriro beste Lemoiz bat asmatuko
balute Euskal Herriko inork ez luke
ametituko.
"Lemoiz marrazki karikaturak" esanahi
garrantzitsua dauka. Asko borrokatu
behar izan genuen hura geratzeko, eta
suntsitzea eskatzen bazen ere, hori ez
ge nuen lortu. Asko kosta zitzaigun hura
geratzea: hildakoak, atxilotuak eta sofri-
mendu ugari. Mobilizazio orokorra eta
borroka mota guziak beharrezkoak izan
ziren obratzar hura geratzeko unean.
Lemoiz martxan egongo balitz erdi ku-
txatuak eta "izuak jota" biziko ginateke,
Euskal Herri osoa egongo baitzen Estatu
Espainolen Estrategi Politiko Militarren
menpe. Lemoizen irradiaziopean biziko
ginateke.
Ezin dira konpara Zentral Elektrika
(Boroa), Aranguren, A.H.T, E.V.E.ko
"Eholiko basoak" eta Itoiz bezalako
proiektu erraldoiak Lemoizekin, baina
proiektu guzi hauek ere izugarrizko kal-
tea ekarri ko diote Naturari, Ingurume-
nari; Elologiari eta Gizartearen oreka
eta osasunari.
Euskal Herri ko ingurumena eta etorki-
zuna zaindu behar dugu, Herri osoaren
beharretara eraikiz eta ez lau "kazike"
uholde katastrofikoaren "Mamua" ere
hor geratzen zaigu Damoclesen Ezpata
bailitzan.
"Hau zer obra guzien aurka?" esango du
batek... Ez, ezta pentsatu ere! Obra erral-
doi guziek herri osoaren babesa behar
luketebehar bada erreferendum bidetik
onartuak. Herriak behar dituen infraes-
truktura, lomunikazio, errepide, energia
ez badiogu zanpatuko gaituelako. "Jaun-
ttoek" ez dute bihotzik Aberriarekin, ez
dute sentimenik edo eskrupulurik; mani-
pulazioa eta gezurra dute arma-tresna,
dirua helburu eta "uniformedun txapel-
dunak" babesle.
edo kapitalisten kapritxoetara erabiliz
eta haien esanetara makurtuz.
Itoiz egin dute, gezurra erabiliz egin ere.
Jada bete dute eta bihar urez gainezka
izango dugu eta ur hori ez da izanen
Nafarroa eta beste Euskal Herri kobeha-
rrak betetzeko, Estatu Espainiarra indar-
tu eta bere golf zelaien egarria asetzeko
baizik; Estatuen eta "Unionisten" inposa-
keta izan baita!. Kalte handiena egin dute,
ekosistema eta natura izorratuz, baina
iturri edo naturgintzako proiektuak Erai-
kuntza Nazionalerako proiektuak dira
eta denon babesa edo onarpenarekin
egin behar dira.
Irudi bat aitzakitzat hartu dut baina
"Lemoiz txiki 11 asko ari dira herriz herri
eraikitzen,"adreiluak" diru asko mugitzen
baitu bere nepotismo eta ustelkeria
guziekin. Beraz, ez dugu atsedenik iza-
nen, Lemoizeko garaipena gogoan izanik,
adi egon gaitezen, etsaiari "gogor egiten"
LEMOIZ GOGORATUZ
EUTSI HERRI EKIMENARI!!!
"ANTSIETATEA"
Maitasuna eta eromena funditzen diren unea.
Frantziako gartzela bakar batzuetan suertatzen da zorioneko
bisitan horrela besarkatzea. Kontrola ezinezko gogoak gara-
matza sosegu bilatzera.
ANTSIETATEA Kontrola ezinezko gogoak garamatza familiakoak besarka-
tzera, lagunak ikustera. Etengabeko'zer moduz?" galderarekin
mahai batean esertzera gonbidatzen ditugu, urte luzeetan
izan ez dugun aukera "lasaian" eskutik oratuz, hortik xirri eta
ferekaz, musu eta irriz, urduritasunak erabat desorekatuak
ditugu. Euskal Preso Abertzaleok badakigu hau zer den. Bost,
sei edo zortzi urte pasa ditugu Fresnes, La Sante edo Fleuryn
eta, halako batean, "Presondegi zentral" batean aurkitzen zara
bizitza oso ezberdin batean.
Maitalearen berotasunak eta gure sugarrak mintzalekua
"sumendi" bihurtzen dute, presoaren goseak eta antsietatea
lagun. Senideek eta lagunek ere ez digute hutsegingo etxeko eta
Euskalerriko jaki goxoekin.
Batek zioen: ez nuen uste, eta sekula pentsatuko ere, hain leku
traketsean hainbesteko emozioak eta sentimenak era pozga-
rrian igaroko nituenik. Beraz, "Antsietatea" margoa izpiritu hor-
tatik "irtendakoa" da
KROMAren OMENEZ
Euskal Herriaren alde bo-
rrokatzeko era asko dago
eta Kromarena da bat, bere
Herriaren alde hil arte bo-
rrokatu zuen pertsonarena.
Euskal Herriak Estatuaren
aurka daraman gatazkan
ehundaka militantek eman
dute euren bizia: lubakietan,
bairikadetan, istripuetan,
gartzeletan, atzerrian, komi-
saldegietan, etab. Badira
anonimoak, ezagunak, lagu-
nak, izen handikoak edo
famatuak... baina ESTEBAN
NIETO, "Kroma" dut hau-
tatu margo honetan para-
tzeko. Kartzelako ospitaletik
atera zenean, hil zorian, ikusi
nuen berriro bere argazkia
euskal egunkari batean,aur-
pegi ihar, zurbil, Kromaren
bizar zuri, begi -zulo itzelak!
Baina bere bi begien zehar-
kako soak zeozer adieraz-
ten zuen, oso hunkituta
sentitu nintzen... Handik
egun gutxira zendu zen.
Kromaren bizitza ez dut on-
do ezagutzen, atxilotua eta
torturatua izan ondoren, Es-
tatu Espainoleko gartzelan
oso tratu "iraingarra" eta
krudela pairatzea egDkitu
zitzaion beste hainbat burki-
deri bezala. Egokitu zitzaiola
esatea ez da hitz egakia.
Euskal Preso batzuek "tratu
eta egur bortitzagca jaso
dutela begibistakoa denez",
e gokitu zitzaiola diot, Salto
del Negrora edo Algeciras,
Ceuta, eta "Kasakristora"
joatea egskitzen-tokatzen
zaigun bezala.
Hil arte borrokatu zuen.
Gartzelan presoen duinta-
sun eta eskubideen defen-
tsaren alde aritu zen, nor-
tasuna eta ohorearekin...
Gartzelako iraupen luze ho-
netan jaso zituen jipoiak, bo-
rroka planteak eta ondorioa:
militante baten osasuna pi-
kutara! Gartzelan ezin gara
gaixotu, bestela... kitto! Ez
dugu sendatzeko eta arta-
tzeko beharrezko medikun-
tzarik. Ez dugu zaintzeko eta
osatzeko eskubiderik.
Kroma urte luzeetan zehar
xehatu zuten, egurtu zuten
Estatu Espainoleko botije-
roek, baina Kroma ezin izan
zuten makurtu, zezen bat
plazan bezala defendatu zen
eta ezpataren zauriekin
"ihes egitea" lortu zuen, be-
re Euskal Herrian azken ar-
nasetan pausatzeko, zendu
zen arte.
Kromaren omenezko mar-
goa da hau, oroitzapena da
istorio, Kromaren borroka
zezenarai begiradan eta
adar zorrotzetan ageri da...
Estebanen borroka luzea
margo bateko zirriborroan
atondu dut. Bere historia,
istorio abstraktura ejpkitu
da kolore biziz. Azken
fnean, borroka, festa, kirola
eta amodioa, denak, herio-
tzan bukatuko baitira...
Baina aske izateko ame-
Nola liteke horrelako leku bat Europa garaikide honetan
onartzea? Ikustekoak dira hango ziega ilunak, ikustekoak ere
hango"patio-kaiolak", hango arratoi tropelak eta zikinkeria,
ikustekoak dira hango leihoak. Giza eskubideen legeak debe-
katuak daude. Ikustekoa omen da (nik ez dut ikusi) isola-
mendu modulo berezia, non bakarrik zauden, inor
ikusi-entzun barik, Matoiekin ere kontakturik izan gabe, ate-
korridore, eta patioetara burnizko barra eta sare artetik, piz-
tiak kaiolan bezala eramaten zaituzten.Askoidatzi da baina
egia osoa ez da sekula azalduko.
Guk, Euskal Presook, hala eta guztiz ere, bizitzeko daukagun
gogo horrekin, beti aurkitu izan diogu "irtenbidea". Halako
leku batean idazteko beharra sentitzen duzu, bisitanen
beharra, marrazteko edo "garrasi" egiteko gDgoa... Une
gogor haietan ogi-mamiakin eskulturak egiten hasi nintzen,
kartoi zatietan marçptzen, "sukaldea" moldatzen, ordu
luzeak ariketa fisikoak eginez nolabait betetzen. Ogi-
mamiaz eta gatzarekin eginiko eskulturak hautsi, kendu eta
debekatu zizkidatenean margotzeari ekin nion. Ur botilare n
kartoiekin moldatzen nuen delako margolan hori. Orduan
OSNY-KO MITARG
egindako marrazki eta margoen artean egin nituen Fresne-
seko Eraikuntzari buruzko irudiak, oso ilunak, gogorrak,
gaueko uneak ziruditen. Egunez ere ilun ikusten genuen,
ikusi baino irudikatzen nuen eta oso margo traketsak, balda-
rrak, beltzak, urdinak, bukatu gabeak eta latzak dira.
Eraikuntza bakoitzak bere izena zeukan: "Batimen"
(Modulo) I, 2, edo Batimen 3. "Nor" Iparraldea eta "Sud"
HegDaldea, barrutik zeukan zatiketa fisikoan edo banaketan
zetzan hori. Kanpotik begiratuz, etxebizitza zahar itxura
dute, dena zikina, iluna, beltza... Barnean 700 matoi daude,
aingeru zaintzaile eta etxebizitzako arduretan. Beste ia
4.000 preso gizakide era anonimoan... zaila benetan bizi
molde horretan duintasunez irautea. Irakurri eta entzun
izan dut "zaila dela zoriontsu izatea baina merezi duela,
kosta ahala kosta, horretan saiatzea". Ados. Osasun mentala
edukitzea da zoriontsu izatea. Kalean, istorio idazle baten-
tzat zoriontsu izatea zaila bada, oraindik zailagoa da preso
batentzat.
Fresneseko mundu ilun horren garraxia nola azaldu asma ezi-
nik, eraikuntza zati batzu azaltzen dira irudi hauetan.
59
>
— I
N
m
r~
>
O
r~
m
ZL
o
— I
7\
KIROLA ETATABAKOA
O
O
Zer da kirola? sasoi onean eta orekatua egoteko egiten den ari keta da kirola.
Bakoitzaren buruarekin izaten den norgehiagoka besterik ematen denean
suertatzen da kirolikederrena. Kirola edo ari keta fisikoa burutzen duen gizakiak
bere gorputza ezezik bere burua ere orekatua izanen du bizitza arrunt batean.
Hirurogeigarren hamarkadan lagun batek irakurtzea ere kirol mentala zela
aipatzen zidan; egunero ordu erdi batez gutxienez irakurri behar genuela
"geure bu ruak sasoian egon daitezen". Milurteko berri honetara ko baliagarri
suerta dakiguke esaldia baina ez dut uste orain irakurtzen dena lehengoarekin
parekatu ahal denik.
Erretzaileari zuzendutako aholku bat: ERRETZEARl UTZl! Kirol ariketa-mentala
egin. Gizakiak asmatu duen drogarik kutsakorrenetarikoa da tabakoa. Erretzen
duenak, edo alboko a,gelakoaedo auzokoa, inguru guzia kutsatzen du. Erretzai-
leak guzti hori jakin badaki. Baina... harrapatua dago. Kirolarien antzera egin
beharko luke,"sakrifizio" handiatabakoa uzteko. Osasuna dauka irabazteko eta
bere etxekoekin eta auzokoekin ere bizikidetzan irabaziko du.
N
al
<
EZ ERRE MESEDEZ!
ANGULAK KAZOLAN Jatetxe batean egingo lukeenaz amets egiten du.
Irudian gauzatzen du ezinaren ametsa.
Gartzela batzuetan margoak egiteko zailtasun handiak izan
ditut. Beste gartzela batzuetan margotze ko gutxieneko mate-
riala "azpitik" lortzen nuen, preso arrunten bidez, tabakoaren
truke etab.
Oihalak egiteko oheko izarak baliatzen nituen, hauek zatituz.
Sarritan harrapatzen ninduten pinturak eta pintzelak kentzen
eta "parteren" bat jaso nuen.
Izarak moztuak zeudela lonturatuz gero, zigor d<onomikoa
( 1 00 libera) jartzen zidaten.
Era guzietako zigorrak, isolamenduak, jaso izan ditut Frantzian.
Hala ere, bizipozak oztopo guztiak gainditzen laguntzen daki.
UDABERRIA
BODEGOIA
UDAZKENA
BODEGOIA
71
>
— I
N
m
r~
>
O
m
o
— I
7\
'SUKALDEA'
Estatu Frantseseko gartzeletan ia egun osoa ziega barruan iga-
rotzen genuen. Teorian, ordu eta erdiko patioa genuen, eta
arratsaldez beste hainbeste. Baina praktikan ordu batean
mugatzen zen irteera hori. Gainera euria ari zuenean edo egu-
raldi kaxkarra zela, eguerdiko ordu batetan irtetzea suertatzen
zitzaigunean, ez ginen ateratzen, bazkaltzen edo siesta orduan
pausatzen geundelako.
Bizitza horrela, ia egun guztia hiru metro karratuko ziega bar-
nean antolatzen genuen gure iharduera. Bai lo egiteko, bai
atzera eta aurrera hankak mugitzeko, bai tresnak garbitzeko eta
"pubela" gordetzeko. Gainean genituen arropak atontzeko ere
leku txiki hori genuen.
"Olio labetxoa" deituri ko sukaldea ere bagenuen. Espainiako
gartzeletan ezin daziegan jakirik prestatu. Ez dago labetxo-sukal-
derik, debekatua dago eta gainera ezin da txaboloan prestatu
ahal izateko jakirik erosi. Espainian ez bezala, Frantzian onartua
dago "sukalde artisaua" egitea eta txaboloan edukitzea. Sukalde
sistema bat eureksaltzen dute, erregai bezala alkohol"irmo-soli-
doa'rekin. Modelo hau garesti samarra izanik, presoekeuren sis-
tema asmatu zuten, erregaia bezala olio arrunta erabiliz eta
ehunezko pizgarriarekin. Sukalde Artisau honen oinarria sinplea
da eta presoek"eredu-bariante"asko garatu dituzte.
Horra hor nik egokitu nueneko "Labetxo" Sukalde preziatua.
Makina bat jaki goxo prestatua. . .Ordu asko pasatzen genituen
sukaldearen inguruan eta une zoragarriak jaki goxoari esker.
Etxean egindakoak ziruditen jaki haiek
'AMA LURRA'
"Ama Lurra" da gure herria. Gure Euskal
HerriakAma eta Amatxi asko ditu, Denok
ditugu gurasoak, nebak, ahizpak, senideak,
lagunak, auzotarrak... Badira oso bereziak
diren Amak. Haien seme-alabek Euskal
Herriaren alde borrokatzea erabaki zute-
nean gatazka politiko honen ondorioz
torturatuak, erahilak, gartzelaratuak, des-
agertaraziak edota atzerriratuak izan dira.
Ehundaka atzerrian...
Haien Amatxoek oso sufritzen dute, mun-
duko iraultzaileen Ama guztiek bezalaxe.
Euskal Preso batek badaki bere zamari
eusten. Presoen gurasoak alai eta tinko
ikusi nahi ditugu baina ez da beti horrela-
korik suertatzen. Ama baten minak gu ere
bortizki mintzen gaitu, atsekabetu ere.
Gure bihotzak gauetan "zart" egiten
badaki gu ere Ama Lur honen semeak
garelako Gure Amatxo asko injustiziak
zigortzen ditu eurek maite dituzten
seme-alabak besarkatu ezin dituztelako,
bisitara joatea ezinezkoa dutelako, Pre-
soak Euskal Herrian ez gaudelako.
Ez negarrik egin Ama, guk eutsiko diogu!
ETIOPIA
UMEZURTZ KURDOA
AMATXIREN TRISTURA
GARTZELAKO PASARTE BAT
Daniri buruz istorio txiki bat azaltzea otu zait. Zergatik?
nirekin oso hurbil ibili delako lekuz leku eta bizitzako pasarte
batzu oso erabakiorrak eta gogorrak pairatu dituelako.
Zerrenda zabala dago euskal militanteen artean baina horien
artean bat hartu dut: Dani. Gure ohituren aurka noa gainera,
zeren, ez baita gure helburua, ezta asmoa ere, preso eta mili-
tanteak pertsonalizatzea edo goraipatzea.
Gose grebari buruz margo bat egin nuen eta orain isto-
rioa idaztera animatu naiz.
Bada, hori eginen dut (eta Danik barka nazala) ez baitiot
berari baimenik eskatu. Gizon honen lagun guztiek badakite
nor den Dani. Ipar-Ekialdekoa (iparraldeko) militantea da bera.
Gure ibilbidearen nondik-norakoak zabalak izan dira eta
"maratoi" luze honetan burkide ugari ezagutzea tokatu zait:
politikariak, idazleak, irakasleak, langileak, baserritarrak, eko-
logistak, intelektualak etab. Denak jatorrak, denak borrakala-
riak. Horietako batzuk 2 1 -22 urte egin dituzte preso, Praxkuk
esate baterako. Beste batzu hilda daude: Txomin, Tomas,
Argala, Pantu,Azkoiti, Xanti, Josu... Makatza, Otaegi... Ema-
kumezkoak,gizonezkoak,mutilak... burkide ugari daude ihes-
larien zerrendan. Lagun bereziak ere baditut, bakoitza bere
istorio mardul eta aberatsanekin, batzuk ezinduak, Roman,
Peixoto. Denak abertzale sutsuak. Hauek denek istorio-oroi-
men bat merezi dute, Unaik,Txenpek edo Jakyk bezala. Bur-
kide guzi hauek dute bakoitzaren istorioa, ikustekoa, baina
Dani hautatu dut, azken urte hauetan hurbilen izan dudana.
DANIREN GOSE GREBA.
Osnyko gartzelan elkartu ginen eta hango eguneroko
bizitzan elkar komunikatzen genuen. Elkarrekin paseatzen,
kirola egiten, bibliotekara joaten, petankan jolasten, eta ziega
urrunetik (30 metro?) ere komunikatzen ginen.
Atxilotu zuteneko jipoiaren ondorioz txorkatila hautsi
eta belauna zauritu zioten eta gaur ere errenka dabil. Kirola
egiteko ezindua. Ez dago esan beharrik mutil ausarta dela,
kuraia duena eta gardena dugula gure burkidea. Beti
prest...Eskubideak arriskuan ikusiz gero "planto" egiteko
p rest...Eskubideak defendatzen, bide berriak irekitzen:"txo-
ria" bezala libre izateko ametsa beti buruan...Nahiz eta ordu
gutxi izan elkarrekin egoteko,ondo baliatzen genituen. Korsi-
kako militante abertzaleak ere han ziren gurekin."Talde" ede-
rra, beraz, frantsez gorrotoari aurre egiteko.
Gaitzelako horma eta zailtasun guzien gainetik
komunikatzeko erak eta bideak asmatzen genituen. Ezin
ahaztu abentura txikiak, 30-40 metrotara sokaz "telefer'h
koan" leihotik leihora pasatzen genituen jakiak, (toitilak,
espageti kazolak...) Asteroegiten genuen afari txukunen bat
gure ziegan prestatua: pasta, tomate saltsa pikantea eta oilas-
koa nahastuz...Gartzelako bizitza gogorrari buelta emateko:
ipuinak baretzeko eta ametsak alaitzeko. Gartzela bakoitza
ezberdina den bezala, gure bizimoldea eta borroka ere gar-
tzela bakoitzeko bizitza eta arazoetara egokitzen da preso
kolektiboaren printzipio eta oinarriak mantenduz.
Sarritan egin diren borrokaldiei esker presoen eskubi-
deak eta "onurak" bermatzea lortu izan dugu, nahiz eta pre-
sondegietako politika errepresiboak dituen arau eta
erreglamenduak, presoak izorratzeko izan. Borroka molde
horietako bat gose greba da. P reso asko dago hamar-hogei
urtez preso egonik, dozenaka gose greba egindakoak, ondo-
ren euren osasuna erabat suntsituta geratu zaielarik. l998ko
suetenaren ondoren, l999ko urrian Euskal Presoen kolekt'h
boak euskal gizarteari borroka berri baten hasiera agertu
zion, non Presoak Euskal Herrian aske izatea, Presoen esku-
bideak, denok Euskal Herrian biltzea eta gaixoak askatzea
etab... eskatzen genuen. Egoera politikoak hala exigitzen zue-
lako, Eraikuntza Nazionalean gure parte hartzea eskatzen
genuen. Markohonetan hasi zuen txandakako Gose Greba
kolektibo osoak, burkide batzuek indarrak galdu arte, beste
batzuk nruturreraino eraman zuten gose greba. Hauetako bat
Dani izan zen.
Gose Grebaren borrokak aurrera egin ahala, gizartean
sortzen duen oihartzuna moteltzeko, arerio guziek (gartze-
lako zuzendariek, prentsak etab.) gure borroka manipulatzen
saiatzen dira. Baina guk badakigu gure sufrimenduak iraun
ahala, gure herriak gose greba zer den badakiela eta kon-
tzientziak esnatu eta astintzen dituela, ez baitago borroka
paketsuagDrik. 2000. urteko urtarrilean, Danik jada hilabete
Bitartean presoen borroka aurrera zihoan. Dani berrogei-
garren egunean zegoen eta aurrera jotzea erabaki zuen. Ihar
zegoen, begi zuloak sakon baina tinko. Sendagileak aztertzen
zuen eta egoera larria zela eta ospital militarrera (Fresnes)
bidaltzeko presioakareagctu ziren,txantaiatzen zuten eta egun
gutxitara Fresnesera bidali zuten. Fresnesko ifernuan,ziega zikin
batean sartu eta berak ospital zibil batera eramatea eskatzen
zuen. Bitartean, Dani, han lurrean, arratoiak bezala, egunero
xantaia eta mesprezuakin. Egunak aurrera zihoazten eta Dani
ozta-ozta mantentzen zen, erorketak, zorabioak, bisitalekura
joateko indargabe, oso txarto zegoen eta berrogeita hamarga-
rren eguna gose greban igarota, ur minerala ere kendu zioten. . .
Daniren albisteen zain ginen denok. Borroka horrek,guri
urduritasuna sortzetik,senitartekoei oinaze larria sortzen zien:
edozer gauza gerta ziezaiokeen. Egonezin hura luzeegi egiten
zitzaien/zitzaigun...Presio handia jasaten zuen Danik, baina
mesprezu honek indarrak berpiztu zizkion: eraman nazazue
ospital zibil batetara edo hemen geratuko naizl Hil artel
Une latza zen Euskal Herri osoarentzako, Euskal Militante
Abertzale bat hilzorian zegoen denon eskubideak aldarrikatze-
agatik eta legea betetzeko eskatzen, eta egunak aurrera, 54-56
egun Gose Greban,eta etsaiaren ezpata bere gorputz gainean.
Euskal Herrian mobilizazio handiak ari ziren egiten. Ipa-
rraldean ere egundoko manifak, enkarteladak, prentsaurre-
koak, politikarien hitzorduak, sinadura bilketa..."Presoak
Euskal Herrira" zegoen denen ahoetan. Denak hasi ginen
mugitzen, protesta egiten.Osnyko preso arruntak eta kortsika-
koek ere Daniren alde egin zuten protesta idazki bat idatziz
eta janariari uko eginez. Borroka luze hura bere emaitza ema-
ten hasi zen;inoiz ez bezala hasi ziren prentsan,telebistan, irra-
tian... euskal presoen egoeraz eta Gose Grebaz mintzatzen.
Daniren egoera larria eta preso kolektiboaren eskakizunak
aipatzen zituzten. Gizartea rrugiarazteko borroka rruturre-
raino eraman behar al da?
Une hauetan "Instituciones Fenitentieres" delakoak eta
frantses gobernuak ere erabaki larria hartu zuten: Dani hiltzen
Denok dakigu Europako Estatuek horrelako kasuak eki-
ditu dituztela, eta ekiditzeko azpiegitura sanitario militarra
dutela; i n d a rrez sartzen dizute jana (suero) eta kitto! Baina
besterik gertatu zen Daniren kasuan: erabat "abandonatu"
zuten. Frantses Estatuko Gobernuak Daniren heriotza asumitu
eta horri erantzuteko Justizia Ministeritzak idazki bat (gutun
ofiziala) prestatu zuen eta Daniren senideei bidali. Galdera bat
geratzen da airean: zergatik utzi zuten Dani hilzorian? zergatik
idatzi zuten idazkia Daniren heriotza bere eginez? zergatik
bidali zieten gutuna senideei Dani oraindik bizirik zegDela?
Dani hil zela zerion honek, senideak lur jota utzi zituen, baina
kasualitatez.ordu berean jakin zuten Dani bizirik zegoela.abo-
katuekin egon berri izanik.azken fnean.gezurra zela gutunaren
albistea.
Bitartean Danik bere borroka aurrera zeraman, bihotza
ahul, burua argi, hirurogeigarreneguna jateke, indarge lurrean
luze,bere eskaria: ospital zibilera! Presoak Etxera! Eta azke-
nean edo azken unean mediku eta abokatuek ospital zibilera
eramango zutela esan zioten. Hiruro^ita bigarren egunean
harat eraman zuten, horrela onartu zuen gose greba uztea eta
hirurogeita hirugarren egunean hasi zen salda epela hartzen.
Bere erraiak idortuak izanik, sendagileek lan handia izan zuten
gizon iharra artatzen. Era honetara irabazi zuen eskakizune-
tako bat: ospital zibilera joatea. Frantses gobernuak hil nahi
zuen, baina Danik ez zuen hil nahi,gure eskubideak errespeta-
tuak izatea lortu nahi zuen eta bere garaipena lortu zuen. Inork
ez daki nola iraun zuen hainbeste egun (63). Gose greba batean
luzatuz gero edoizen unetan bihotza gera daitekeela da arazoa.
Danik hamar egunetik gora egin zituen kinka brrian, hil edo
biziko egoeran eta denok poztu ginen Dani berri ro bere onean
ikustearekin.
Ospitaleko egonaldi luzearen ondoren berriro ekarri
zuten Osnyko txabolora eta egin genuen lehenbiziko gauza afari
bat prestatzea izan zen: patata tortila on bat tipulaz ornitua.
Horrela hasi zen berpizten. Esango dut datu hau ere herritar
askok jakin dezatemgose greba baino luzeagoa izaten dela erre-
kuperazioa.Danik"egur" handiajasozuen eta hiruzpalau hilabe-
tez ibili behar izan zuen umeak bezala papilakin, "dodotisa"
eramaten, pilula tratamenduakin, hortzak erortzen, bista lauso-
tua, burukomina, zorabioekin, ilea erortzen, indarge eta kezka
handienarekin: libidoarena. Ez zen izan, beraz, ahuntzaren gauer-
diko eztula! Gose greba azken tresna da,gose grebaren ondo-
rioak bizitza guzirako markatzen zaitu.
Borrokaren alde txarra hor geratzen da, eta alde ona,
berriz, herritarrek eskaintzen dizuten laguntza eta mobilizazioa
edo senideen eta lagunen maitasuna da. Hala nola, dagozkigun
eskubideen defentsa egitearen duintasuna.
Daniren inguruan igaro ditudan eta partekatu ditudan une
alaiak eta larriak bi margotan azaltzen dira. Idazki honen lagun-
tzaz, argitasun gehixeago ematen ditut, gartzelako bizitzaren
pasarte "gazi-gDzoak". Bizitza bera nonahi izanik gogorra da,
eta guretzat barruan egonik gogorragoa. Hala ere, bizipoz izu-
garria daukagu eta bizirik iraun nahi dugu. Horretarako egin
izan dira eta eusten diegu borrokamolde guzti hauei: duintasu-
nez bizitzeko. Joseba
ETORKINAK
GARTZELAKO
PAI5AIA EKLIPSEAN
Afrikako etorkin
asko ikusi ditut
gartzelan eta
"Aingeruen" aldetik
oso mesprezu
handia izaten dute.
Kalean ere
mesprezu eta
esplotazio ugari
izaten dute, oso
baldintza txarretan
bizi dira.
Frantziako gartzela
bateko patioan
zuhaitzak aurkitzea
suertatu zait.
Harrigarria izanik
ere asko
estimatzen genuen.
Udaberri eta Udan
txorien babesleku
izaten zen.
Eguzkiaren
"eklipsea" gertatu
zen urtean otu
zitzaidan margo
hau egitea.
"Gartzelako
paisaia" eklipsean.
83
>
—\
N
>
O
o
Hemen orduak ez dira izaten
Lasterketako urratsak
Aurrera nekez egiten baitu
Erdoildutako orratzak
Begi-zuloan itsasten dira
Akiduraren lorratsak
Geldotasunaren hatzak
Txit estutzen dizkit galtzak (bis)
Zenbat denbora upel beretik
Edanez trago garratzak
Nahi baino lehen ez dira etortzen
Amestutako arratsak. (bis)
Askatasuna kaiola baten
Neurrira nahi dute-eta
Eguneroko jakia dugu
Eskubide zapalketa
Seguritate neurrik aitzakia
Noiz nahi dago mihaketa
Egurraren errezeta
Gainera trufa eta iseka (bis)
Kalbario hau pasa beharra
Ez dugu ez berriketa
Kartzela bera bihurtu dute
Sufrimenduaren meka (bis)
Gutxien uste dugun unean
Dator tristuraren zama
Estualdiaktrumoien antzo
Lehertutzera narama
Begiak malkoz blaiturik ditut
Negarrari nago emana
Askatu behar dut dana
Bihurtu ez dadin drama (bis)
Zenbait unetan oreka aurkitzen
Izaten da nahiko lana
Horrelakoetan gogoan zaitut
Nire bihotzeko ama (bis)
Itomenaren zirrikitua
Arnasa hartzeko adina
Iratzarturik amestutzeak
Dakar bizi-alegina
Irudimena hegaldatzen da
Atzean utziz samina
Bizi-pozaren lagina
Bihotzeko krabelina (bis)
Izar artean ze distiratsu
Keinuka ilargi sorgina
Bere altzoan eramaten nau
la gauero Agiña (bis)
Euskal Herria zuzenduz doa
Azken bertsoaren soka
Atxiloketak, tortura eta...
Atea egunero joka
Euskaldun oro legez kanpora
Inkisidoreak bota
Zigor-legeen porrota
Nola gaituzten gorrota (bis)
Bolada latzak pasatu arren
Batzutan albo-alboka
Euskal Herrian aurrera doa
Askapenaren borroka (bis).
X. Aranburu "Xomorro"
Korsika, Katalunia, Bretainia,
Euskal Herria, abertzale
gudarien aurka;
Herri abertzaleon aurka
gogor diraute
komunikabideak.
Noren esku daude
komunikabideak?
GERLA MEDIATIKOA
Hainbat kazetariri aurre egiteko asmatu nuen irudi hau. Garai
haietan prentsa, irrati eta komunikabide gehienek gogor irain-
tzen zituzten Herri Askapenerakotalde armatuak eta ez arma-
tuak. Aski zen Abertzale gisa Independentzia aldarrikatzea eta
indarerrepresiboei aurre egiteaeuren atzaparkada nabaritzeko.
Komunikabideen buruzagi-zuzendariek 80. hamarkadan urrats
garrantzitsua eman zuten, Estatu espainoletik hasita Europako
beste Estatuetan ere, Gobernu eta Estatuekiko loturan zutabe
sendo bihurtzeko. Ezin ahantzi Espainiako Barne Ministroak eta
prentsa zuzendariek egin bilkurak eta jarri amarruak. Erakunde
Armatua edo Gerrila erresistentzia deitzen zenari, "mafia y
GrupoTerrorista" deituko zioten aurrerantzean. Eta Mogimendu
Abertzaleari, "Fanaticos del entorno violento" etab.
Denok dakigu prentsak duen indarra "Botere Faktiko" gisa. Hala
ere.garai hartan gaur egun baino independenteago ziren. Gaur
Justizia, Kapitala edo Eleiza bezala, prentsa ere oso lotua dagoela
Estatuari uste dut. Orain hamar-hamabost urte talde Armatua-
ren aurka egiten zuten lan zikin berbera egiten dute gaur Alderdi
eta Mogimendu edo antolakunde Abertzale Demokratikoen
aurka. Horra hor Egin egunkaria itxi zutenekoa, HBko Mahai
Nazionala atxilotu, KAS, Ekin, Xaki, Segi, Haika, HB, EH, Batasuna,
AAB eta Askatasuna legez kanpo utzi dituztenekoa. Erakunde
sozio-politiko guztiz demokratikoak izan arren, egitasmo aber-
tzale independentista dutelako, legez kanpo utzi dituzte.
Egoera berri honetan aurkitzen gara 2002ko irailean: Batasuna
eta enparauak legez kanpo gaude. Manifestatzea ere debekatua
dugu, Ertzainak zipaio lana betez Euskal Herritar zati handi bat
zanpatzen ari dira. Batekdaki datozen hilabetetan zergertatuko
den, behar bada irudi eta izkh bu hauek ezin izango dira argita-
ratu. Salbuespen egoeran gaude.
Egun hauetako egunkarian abertzale zahar histori kobaten esal-
dia irakurri dut: "Oraintxe da ordua.Autodeterminazoaala hil!".
Berriro ere hormetan idazten hasi beharko dugu, frankismo
garaietan bezala:
Askatasuna ala hil!
Gora Euskadi eta Askatasuna!.
7\
O
ISTRIPUA
#?■ ^t:;w
"ISTRIPUAN" HIL DIREN GUDARIEN OMENEZ.
Gu, beti preso, han edo hemen, nonnahi.
Gure senideak beti bidean,
gu ikusteko
milaka Km autoz,
trenez, metroz,taxian, lagunekin...
kilometroak milaka
eta urteetan bueltaka.
Gu, berriz, hemen, desterruan,
haien zain...
Guk ere Kmak egiten ditugu
Egunero,aldiko 7 Km,
aldizka-aldizka,
astean lau aldiz zazpi Km = 30 Km.
Senideengan pentsatuz
haiek gu bezala,
guk haiek maite ditugulako.
Guk hilero 1 30 Km korrikan
zapatilak urratzen ditugu.
Senideek 3000 edo 4000 Km
hilero egiten dituzte karreteran,
"istripuaren mamua" alboan dutelarik.
Senideek eta guk mamua alboan
izaten dugu; astero, hilero, urtero...
istripuaren "mamuaz" pentsatzen
urtean 1500 Km xokoan
zapatilak urratzen egiten ditut
senide haiekin pentsatuz, neu orekatuz,
eta nire senideek ongi
aurki nazaten,
haiek ni bezala,
nik ere haiek
ongi ikusi nahi ditudalako.
Denok egiten ditugu milaka kilometro
"barrutik" sofrituz,
elkar atxikiz, maitasunagaz,
eta mamuaren beldurra,
nahiz eta tarteka errepidean
istripu latzen batek urratzen gaituen.
Garesti ordaintzen dugu gartzela.
Kario irtetzen zaie
bisita bidaia;
gauez eta egunez,
hortzak estu,
bideak luze,
betondoak ilun,bai;
larrutik ordaintzen dute senideek,
baina, hala ere, bihotzak zabal dituzte..
Guk badakigu
Euskal Herriagatik dena ematea
merezi duela, harik
eta libro
ez gareno.
ISTRIPUA II
c
Presoen senideek bisitara joateko
milaka kilometro egin behar dituzte.
Hogeinaka urtetan bidaiatzea ere
tortura bat da.
ISTRIPUAN HILDAKOEN OROIMENEZ.
Goizetan jaiki orduko pizten dugu irratia edo telebista
azken berriak entzuteko asmoz baina une oro iragarkien
"txapa" sartzen digute kolkoraino. Bestelako albisterik ere
izaten da: ia egunero protagoiismoa hartzen duten istri-
puak. Karretera edo autobietan gertatzen diren milaka eta
milaka istripuen berri entzuten dugu eta hor bide bazta-
rrean hil dena auzoko bat ez bada ez gara aztoratuko, eta
okerragoa oraindik, normaltasunez entzungo ditugu ,gerta-
kari normal bat bailiran.
Mundu moderno honetako gizakiak asmatu dituen traman-
kulu, auto, "robot", Abiadura Handiko Trena, autobide eta
abiadura guzti horietan aritzen gara ziztu bizian, "heriotza
gibelean" daramagu batere pentsatu gabe. Izugarri arriska-
tzen gara egunero "ohikotasunez" heriotzak axola ez baligu
bezela.
Aitzinako mendietan, gerla Inperialetan, Kolonietan eta
Mundialetan hiltzen ziren herritarrak, euren gogoaren
kontra hil ere. Orain errepideetan hiltzen dira.
Hirugarren Mundua deituriko eremuetan goseaketa HIES izu-
rriteak akatzen dituztenak ugariago izan arren, gure "Estatu
Neoliberaletan",garapenaren obsesioan, autobide eta errepi-
deetan hiltzen gara.Euskal Herria ere hortxe dago,erdi-erdian
kokatua, Europako bi Estatuen artean, Europatik Afrikarako
komunikazio eta igarobide egiten dugularik, milaka kilometro
autobide eta errepide erdi-erdian zanpatzen gaituztelarik.
Badugu euskaldunok beste "zerga-ordain" bat garesti
ordaindu beharra ere: Euskal Herriko milaka abertzalek
milaka kilometro egiten dituzte aste buruetan Estatu espainol
eta frantsesean zehar, sakabanatuak dauden seiehun Euskal
Preso Politiko baino gehiago bisitatzeko. Gobernu Espainol
eta Frantsesaren mendekua gure senideek ordaintzen dute.
Ibilbide hori da "zerga-ordaina", honek sortzen ditu istripu
ugari presoen senideen artean.
Margo-irudi makabro samarrak izanik, abstraktuak eta
kolore ilunak gDgDetarako eta pentsatzeko grina "sortzen"
du. Nolabaiteko garrasia da.
88
o
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
ESPETXEA
Joseba, l993ko uztailean
Txoriak dabiltza kanpoan
begira nago leihoan
denbora pasa horrela egonen naiz
aspertzeko giroan.
Ziega hontako airea
ez da gozoa ordea,
burnizko sare tartetik dator
kalte egiten duen kidea.
Leiho madarikatua
kristalezko blindatua
gainetik burniz beteta dago
babestua da nahikoa.
Zelda hontako atean
begi bat dago atzean
zarata handiz itxiko dute
gaizki afaldu ostean.
"MINIPATIO" MITARD
"GARTZELAN NORAEZEAN" I
Mundu guztiak daki denok ez dugula berdin pairatzen gar-
tzelako errepresioa. Batzuek psikologikcki hobeto eusten
diote. Preso denok gaude leku berean, erreglamendu ber-
dinekin, "Aingeru" berberekin. Denok ditugu zirrikitu ber-
dinak artizarra ikusteko baina presoek ez dute begiratzen.
Presoek elkar laguntzen badakite. Elkar kutsatzen dira ere
berdin. Egonezin horretan "arima" eta iparra ere galtzen
dute gero noraezean geratzeko
LU
_l
o
"GARTZELAN HILZORIAN" II
<
_i
Kalean nabarmentzen ez dena gartzelan agerian daukagu.
Hemen kaleko arazo berberak daude, kalean zituzten gaitzekin
jarraitzen dute. Drogazaleek amets bakarra dute: eguna igaro-
tzeko dosia lortzea. "Ez dute" goserik, heroina eta pilulak dira
euren elikadura. Pekuliorako jasotzen duten dirua ere euren
dosia erosteko erabiliko dute. Hori xahutzen dutenean, zuri
eskatuko dizute (mailegua) eta onean lortzen ez dutenean
beste moduan erlojua "fidatukodizue" (edo " 1.500 por 1.000"
eskaini )... zeu ere nahigabean nahasten zaituzte, ez dute argi
izpirik ikusten,"bitxoa" dute, elkar hilko lukete drogaren bila, ez
dira pertsonak, ez dira presoak,"lotuak" dira irtenbiderik gabe.
Preso hauen tresna preziatuenak hauek dira: "pintxoa" (gani-
beta), zilarrezko papera, pila txikiak, VVinston paketearen azala
eta metxeroa. Lanabes-tresna hauekin beste osagaiak ere
beharko dituzte eta egun santu guzian daude:",;me puede dejar
el boli?" esaten... Eta noski, dirua dutenean,"zaldia", hauts txuria,
pilulak edo zernahi hartuko dute hilzorian bizitzeko.
"GARTZELAN IRAUPENEAN" III
Irudi bakar batekin ezinezkoa da nahi duguna adieraztea. Nire
lagunak "katastrofikoa" dela dio. Beste preso batek bere musika
tresna ikusten du. Beste batek kolorean interesatua begiratzen
dio... Edonork ikusiko du zirriborroa.
Margo eta marrazkiek ez dute zer diren azaldu beharrik, eurek
esan beharko lukete oihalean duten marra etakeinuekin. Hala
ere, marrazki bakoitzak istorio bat darama, bizitzako pasarte
bat, hemen sarritan gertatzen den imintzio aspergarri bat,
edota gure ametsak, sentsazioak, etab.
"GARIBALDI"
GARTZELAKO IRUDIAK
92
Badaude preso bakar batzuk dro-
gamenpekotasunetik askatzen di-
renak. Horietako bat italiar hau da,
"Garibaldi". Iraultzaile famatuaren
izena ezarri zioten eta honela dei-
tzen diogu.
Preso honek bere bizitza izorratu
eta bere amari ere iruzurra eginik,
urte batzuk gartzelan iraunez lor-
tu zuen droga uztea.
Zenbat elkarrizketa, j o koeta parre
egin ditugun elkarrekin. Beraz, ezin
da preso guztiak berdinak direnik
esan.
"FRANKY"
"FRANKY" bezalakak ere badaude,
egun osoan jan, edan eta lo besterik
egiten ez dutenak. Edozerjaten dute,
edozer eskatzen dizute, dirua ere, eta
"errespetugabeak" izanik (beste asko-
txo lez) kuxidaderik ez eta gartzelako
bazter guziak "phaloides" onttoen
koloreko'gorro" berdez josita uzten
dituzte. Patioan ezin da lasai ibili, hanka
non ipintzearen beldur Batzuk ez lira-
tekegartzelan inoiz sartu behar modu
hontako gizakiak euren leku propioa
behar lukete.Zikina zikinekin eta kitto!
Gizaki bat hainbat urtetara zigortzen
dute eta horrelako zama gehigarria Q ^
7\
>
izanik, pentsa ezazue zigorra nola
astu ntzenden gizaki arriskutsuak, gai-
xoak, zikinak, lapurrak, beti diru eske
eta eske ari direnak, zaratatsuak, beti
enbarazu egingo dizuten erretzaileak...
Nahasmen kosmopolita honen au-
rrean irtenbiderik onena: tentuz ibili
eta umorez hartu!
>
MARKITOS
o
Markitos etxe batera lapurtzera sartu
zen, sukaldeko armarioan aurkitu zuen
kazola bete janari goxo jan eta ardoa
edan ondoren, "salako sofa" gainean
lotan geratu zen harik eta bertan atxi-
lotu zuten arte.
Gartzelan ere jan eta lo egitea du
xede.
O
— I
GARTZELAKO Gartzelako saloian edo egongelan egonezin handia izaten da batzuetan, eguraldiaren araberakoa.
M ARGOAK Iskanbila, zarata edo alperri kakohikamika. Egongelaren alde bakoitza ezberdina izatetik presoen
egoteko era ere ezberdina da. Hor jaso ditut mahai gainean pausatzen zen Pedro Errioxaren "ze n-
bait instat". Begiratuz gero, badirudi nahiko molde egokian pausatzen dela. Ez beti. Eta ez denak.
Nolabait marraztuak izan arren, metadonakin eta pilulaz lepo dauden preso ia denak era drama-
tikcan pausatzen edo etzaten dira: mahai alboan brast, albora besoak tolestatuak, aulkian luze,
gora begira, ahoa zabal, begiak eroriak, adurra dariela, mahai gainetik okertua, zintzilik, zintzurra
galdua eta denboraren zentzu barik. Bakcitza bere "nmnduan". Batek "telebista bolumena" ahal
duen guzia altxatuko du. Beste bazterrean dagoen ijitoak irrati-kaseta jarriko du indar bizian eta
alboan, mahai gainean luze etzana dagoenari, axola ez dionez, lozorro berean jarraituko du.
Zilo batetik egongela hau grabatzerik balego baliogarria izango zen ikastetxeetakogazteen hez-
kuntzarako.Tabakoz, alkoholez, drogaz eta beste gehiegikeriaz marra igaro dutenen "filma" izango
litzateke. Gehiegikeria eta injustiziaren Egongela da hau.
DROGA ERRETZAILEAK.
70
— I
N
m
DROGAREN MENPEKOTASUNA
>
Irudi honek garbi azaltzen du drogazaleen egune-
roko hitzordua. Ez da txantxetarako. Orain dela
hogei bat urte lokainari lotuazegoen ezagun batek
zera esaten zidan: "Drogamenpelotasunari kanpo-
tik kritikatuz ezin da deus lonpondu, ez dakite
horrek duen lotura, indarra, beharra etab. Hori zer
den jakiteko barnean eta zale izan behar duzu".
Heroina, lokaina, pastilak, "edozer" erretzen dute
urrupatzeko.
Drogazaleen bizitza tristea, ez du parekotasunik.
00
h-
o
ZELAKO LEIh
K A R T
GARTZELA GIROAN
"ILARGIARI SO, KEINUA...
IHESALDIRAKO"
Andere zuria
zain naukazu gauero
zirrikituak
ez itxi gero!
arnasa hartuz
hurbiltzen nauzu
uneoro.
Aldatzen zoaz
zeure aurpegi biribila osatu arte,
ilargi betea ala
emazte gaztea?
biak zaudete eder.
Laino ankerrik
gabe
zaude argitsu
eta ni alaitsu,
zure gardentasunagaz
dakarkidazu sosegua,
heldu da ordua;
bion artean eginen dugu
ihesaldi entseiua...
102
b-
O
LU
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
MIXERIA Askotan ikusi ditugu presoak patio bazterreko
"zigarrokinak" biltzen zelabaiteko zigarrotxoren bat
egiteko. Mixeria dute, eta benetako tristura ematen
du holako kinuak egunero ikusteak.
Drogazaleek sofriten dutena izugarria da baina
negar egiteak ez du balio.
Euskaldunok ere izurri hortatik ez gara libratzen.
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
ENE LAGUN B-REKIN
Droga kontsumitzen
dutenek asko sofritzen dute.
Guk ere, kontsumitzen ez
dugunok, une latzak
igarotzen ditugu, ez gara
libratzen gartzelako
sofrimenduetatik.
06
o
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
"KANGUROTXIKIAN"
Diligentzietara egiten
ditugun bidaiak oso larriak
izaten dira, mehatxuen
tentsio izugarria alde batetik
eta zorabiaturik, goragaleari
eutsi ezinik, eskuak atzean,
ordu luzean izaten dugun
ametsgaiztoa, izerditan blai
ailegatzen gara
kalabozoetara.
AZTARNA BILA(XabierTximeno)
Kartzelako bizitzaren ortzimuga laburrak ez dio errealitateari tregoarik ematen.
Ikusten dena baino ez dugu islatzen gure margo zirriborroetan. Gogorra? nazkagarria? tristea dela? ez da
harritzekoa, hauxe baita tristezi kolektiboaren mundua. Edo inframundua?.
Halaber errealitatearen gordinkeriak ez die lekurik kentzen irudimenean ondo gorderik ditugun gogozko
irudiei: "nahiaren uholdea geldituko duen harresirik edo kartzelarik ez dago".
X.TXIMENO
09
>
— I
N
m
r~
>
O
m
1
o
— I
7\
7\
-emagalduak:'
14
o
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
Gartzelako bizitza mundu
errealetik isolatua dago.
Gartzelan gaudenok, kalean
dituzuen gauza guztien falta
somatzen dugu. Gabezian
gaudenean irudipenak
dabiltza eta ametsekin
asetzen ditugu gure
beharrak. Liburu erotikoek
ere betetzen dute lekuko
bat gure ziegetan. Amets
erotikoak izan eta
pintzelaren bidez gauzatzen
ditut horma zabalean,
bizitzaren pasarteak balira.
Batzuetan (gorderik
beharko lukeena, isilpekoa,
sekretu azpikoa, desiratzen
dena, egingo lukeena, baina
azaltzen ez dena)
"tabu" diren zenbat gauza
gartzelan doaz dena
gainditzen.
Margoetako emakume
biluziak; ez da mesprezua,
alderantziz, estetika gustoa
baizik, emakumeen
edertasun fisikoan galtzen
dira gure ametsak.
"Emagalduen" bizitza
bestelakoa da. Emagaldua
edo puta, egunero ahotan
erabiltzen dugun hitz "zikina"
SEXUALITATEAREN MITOA
SUGEA ETA SAGARRAREN SEXUA
Gozoki eskainia agertu zinen nerabezaroan
beldurrez hurbildu nintzen, kontradikzio ugari
fruitu adoratuan.
Gezur gorapen, irudi larregi
goxoenean agian mingotzena bihurtu
zeruaren esperoan sentimenduen laberintoa
sakonago, harrapatuago, sartuago
kaiolan arnas estuan.
Zure zain, errealitatea aldatzeko gaitasun
azala nahastuz amodioan, zerikusia?
falta zarenean zenbat amestu !!!
aurrean aurkituz lar errespetatu
tabu, aran, inkisizioak sormindu.
Garaile gabe zure jolasean
galtzaile beti ikasle
buruan eta gorputzan ugazaba.
Obsesio bihurtu zaitezke
lar bider ezindua zagozenean
zure presentzia agertuz lo ezinean.
Larregitan erantsi,
aldaragarri bestetan.
Goxotasunean eztandan detonagailua
sahiesten saiatu diren arren
deboto nauzu.
Zure irudigile eta ezin inoiz
esangura guztia margotu.
Umiltasunez, nahikoa zait
zerbitzatu, atzamarrekin morroi izan
gazte nintzela hurbildu nintzen
ezagutu nahian zakar eta presaka
sutats pizten zenidala.
Orain katuka hurbiltzen noa
astiro, zure aurrean
ikasi dudan bide askean;
har gabeko sagarraren altzora.
Kepa A.
EMAZTEEN BORROKA GREBAN
ZALANTZAZKO PENTSAMENDUA
IZEBA AMATXI
Iparraldean ohartu nintzen
ordura arte ez nekiela amodioa zer zen.
Itsaso beste aldean ohartu nintzen
Iparraldean ez nekiela amodioa zer zen.
Hemen barruan ohartu naiz
itsaso beste aldean ez nekiela amodioa zer zen.
Hemen barruan amodioa ezagutu baitut
bere osotasunean.
Amodioa... Hemendik igaro gabe
dastatzen ahal denentz
galdetzen diot neure buruari.
Askatasunerantz bidea latza da
baina bidai horrek eskaintzen diguna
zoragarria ere, ordaindu ezina.
123
Mikel A. (Jaengo espetxean)
>
— I
Leandro sendagilearengana
joan zen, arnasestuka eta lo
egin ezinik zebilelako. Senda-
gileak ondo itaundu ondoren
arakatu eta gero esan zion,
"min bizia"zuela oso hedatu-
rik eta urte batzuetan iraun
nahi bazuen, zer nolako bizi-
tza egin beharzuen jarri zion
paper handi batean idatzita.
Leandrok ez zuen "piperrik"
ulertzen eta dena bai..., bai
ondo daga..,baleegingo dut,
esan eta bizko r-bizkr joan
zen bere lagunminarengana;
Brauliorengana:
- Aizu, B raulio! Sendagileak
zerbait larria daukadala esan
dit eta hemen jarri du dena
idatzia, irakurri mesedez...
Brauliok bazekien erdaraz
irakurtzen eta papera eskuan
(bera ere zurbil-zurbil) hasi
zen irakurtzen:
EL PAOENTE LEANDRO
KUTUKUTZAGA
Iditegi; "Minbizia Gorriña" heda-
tua du". Bularrak hartuak, ezta-
-PAINAKAULIO!
ZEMATIK (rERTATU ZAIT NIKI? NIK
11 PUT Zl&AKKO PUKO ASKO EKftf,
EZNAIZMOZKOKTZttUZPUT
KONTSEKPA LATAKIK 4ATEN... ETA
NIRL.
Leandrok
rrian behera kiribildua, eta gibel
zatia txirikordatua," puska bat
usteltzeko zorian. Neurri gogo-
rrak hartu ezean bihotza ere
laister "atrapatua" izango du.
Oso epe laburrerdo bizitza
geratzen zaio.
Bizirautea nahi baduzu horra
hor egin beharreko eguneroko
dieta:
•Janari edari debekatuakArdo-
rik ezta probatu ere, sagardoa,
biterra, eta txakolina ere ez.
B R A U L I O
KORTAZPIKO
BASERRITARRA
L E A N D R O
ERROTATXIKI
BASERRIKOA
• Tabakorik ez erre, fitxikl
•Koipeak, urdaiak, lukainkak,
txistor, solomo, txarranka, txe-
rriki eta koipeak "fuera!
•Egunean hiru aldiz jan behar
du: Baba-beltza, garia, garaga-
rra, oloa, artoa, arbia eta azel-
gak azal eta guzi lapikoan
egositak, salda eta guzi. Gatz
eta olio gabe.
•Frutak egunero: sagarrak, miz-
pirak, gereizak, aranak, toma-
teak ondo garbituak
&AIN0 TOMATE
T£AS(rENIKOAK JATEN
PITUZU,ETAPIPATU,Em...
ESAN NIZUN
EZEKJUTZEKO!
Brauliok
•Edan: egunean hiru pinta
METALUR FRESKUE.
•Baserriko labean egindako
ogia, sahi ta guzi.
•Leihoak zabaldu eta egunero
ehun aldiz, arnaskela ariketak,
aire freskoak...
Dieta hau egin eta 6 hilabetera
etorri kontsultara nola zauden
ikusteko. Ordurarte.
Doctor Cantalapiecua.
NATURA, PAISAIA ETA EHIZTARJA.
Udazkenelo hegohaize epelak astintzen nau eta nire Herrira
narama oroitzapen bila,gazte garaietako udazken haietara. Nire
begiekgorakobidea hartu dute,txorien ibilbideari so... Gogo-
eta hau margora daramat, Naturarekin batera dabilen "Ehiz
fenomeno" eta bizitzako pasarte, oroitzapen, eta nolabait, lagu-
narteko une haien bila. Naturaren edertasuna lapurtzen digute,
faltan dugu. Lagunak mendian (behar bada usotan), onttotan
ibiliko dira eta guk malenkoniaz amesten dugu udazkena.
Ehiztaria nintzen, baserritar asko lez. Gaur ere ehiztari ugari
dago Europa Hegoaldean baina gai hau mahaigaineratu nahi
nuke: hainbeste behar dugun eta maite dugun Natura salba-
tzeko ehiztariak desagertu egin behar al du? ala Natura babes-
tuz ehiztariak gizartearekin posible ote du bizikidetza? Ehiztaria
eraldatuz dihoa naturzaleek eta ekologistek hala behartuta.
Euren kontzientziak ere naturzale direla diote... Ehiztaria bai
ala ez. . . zenbat eta non. . . noiz eta nola. . . Eztabaida latza dago
Europako Parlamentuan. Estatu Frantsesean hain politizatua
dago gaia non Ehiztariek C.RN.T (Chasse, Peche, Nature etTra-
dition) Elkartea sortu zuten; hauteskundeetan miloika botoekin
egiten dute egundoko presio Politikoa. Gertakari honek garbi
erakusten du "Ehiza"_ taria gizartean errotutako "kultura" dela.
Ez dakit kultura den, ohitura den, tradizioa ala. . .
Irudi batek ez du ehiztarien apologia egiten, ez da hori behin-
tzat nire asmoa, baina oso zale izan naizen gai honek eztabaida
sakon baten egundoko beharra du.
Bakoitzak izanen du bere aburua. Margo bakoitzak du bere
ipuina, istorioa, ametsa, desira, kritika, gorrotoa, malenkonia edo
maitasuna.
Nik ere ekologista izan nahi nuke. . . Natura da gure arnasa.
MENDIAREN ITZALA
140
O
LU
o
<
_l
LU
N
I—
al
<
Hamabost aldiz urtero
Bisita-bide, uher okerrak;
Bi guardien erdian eta soa
Leihoetara iheska,
Mendiaren itzala,
dator argitara.
"Zubira" heltzen naizenean,
Egunez,
ikusten zaitut Mendia.
Goizeko hamarrak aldera,
han zatoz
nire presentzia ikustera.
Laino eta edurrak
estaltzen dizute
dekozun Gailurra.
Haitz sendoa zara,
horrenbeste aulki-harriz jantzia
Ekaitzen galernari irauteko,
haizeak
albotik jotzen zaituenean.
Urak zabaltzen dizu
bide eta tximurrak,
Untzi errekak
Topetan zoazenean.
Haitzuloetan altxor
Preminazkoez gordeta dekozu
barruko ertzetan.
Zugaz irudi hoberenetakoak eldu ninduan,
konkor Herria urrunera ikusterakoan.
J.Sagardui Gatza
MENDIZALEA
MENDIA
Mendian jaio
Mendian bizi
Mendiz ibilian dena ikasi,
Babestu
Ninduen mendiak
Asko ibiliz
Ireki bideak,
Iparralde mendiz
Hegoalde bitarte,
Mugarik dagoen eni ez galde,
Handik honuntz
edo hemendik hara,
Makina bat Euskaldun
bagara,
Euskaraz ikasi,
den-dena
Herriarentzat hezi.
4
7^
>
—\
N
>
O
o
AURREKO ORRIAN:
POTTOKA
AMA-ALABAK.
Gau batez ihes egin nuen gartzelatik.
Amets egiten nuen eta ametsak gau batez
zurekin maitemindu ninduen.
Hain zintudan gogoko, derrigorra zen gau batez
ihes egitea. Banekien zure ondoan onartuko ninduzula,
eta nire besoetan hartzen utziko zenidala.
Maitasunak ametsa gainditu zuen eta errealitateko
historia bilakatu zen.
Ilargiaren argian, ni txori bihurtu nintzen,
zure gelako leiho azpitik igo eta zure ondora
hurbiltzean, zure gorputzaren irudi goxoari
so geratu nintzen.
Oheko estalkiak dilindan lurretaturik zeuden,
gauean irakurtzen ari zinen goxo.
Hain zinen eder hain zinen goxo,
zure gorputz puska biluziak agerian,
hotza harrapatzeko zorian...
Nire eztarria korapildurik, ene bihotzaren
taupadak esnatuko ote zintuen herabe,
hautsiko zelakoan...
Gaueko freskurak hoztuko zintuen arduraz,
Lozorro berean uztea erabaki nuen,
Estalkiari oratzeko tentaldianekin,
Ea esnatuko zindudan beldur
edo herabe...
Orduan,zure masaila gorrian musu
bat eman nahi nizun...
Eta besoetan har maite zaitudala esateko.
Ilargiaren argian, izarren hautsak lagun
nituelarik, kanpora irten nuen eta so
nengoelarik, zure gorputza mugitu zen
seguraski leihoak istean egin zuen zarata-xirristak
iratzarrita.
Ez nauzu ikusi baina ziur nago nire
usaia ezagutu zenuela, apurtxo bat ohostu
baitizut...
Pozik nago, gau batez ihes egin dudalako,
eta penaz, ondoan egonik, zure fereka
AMEST BAT IZAN ZEN
estalkia ukitzeko beldur; zure lo goxoa
JOSEBA, l997ko ekaina (Fresnes)
zure loaren sakonak xamurturik,
gabe itzuli naizelako.
Dena amets bat izan zen.
Gartzelan egindako margo eta marrazki bilduma hau katalogo liburuxka batean
bildu eta argitaratzea proposatu zioten Josebari gartzelako Burkide batzuek. Batak
eta besteak ikusten zituzten margoak eta "bazituela ehundaka batzu" baina argitara-
tzeari edo erakusketari beldur apur bat zion. Dena dela, ideia hori garatzen hasi zen
XabierTximenok eta Jonek animatuta. Horrela izanik, bere herri ko udalak aretoa
eskaini zion eta 2003 ko otsailean erakusketa egin zuten. Oñatiko erakusketaren
arrakasta ikusi ondoren animatu eta"katalogoaren" maketazioa prestatzen hasi zen.
Oñatin 40 bat margo bakarrik paratu ahal izan zituzten, bere gogoa lan guzia azal-
tzea zelarik, hau da, ehun bat margo paratzea. Erakusketa horretarako aretoan mar-
goak nola jarri azalduz eskema bat egin zuen nahiz eta ezin izan zituzten denakjarri,
apur bat penatua sentitu zelarik. Baina bere bakarkakolehen erakuskdak izugarrizko
arrakasta izan zuen eta aurkezpenera ko tri pt i koanhorrela idatzi zuen. Aldi berean,
ikusmina izatetik, erosi ere egin nahi izan zituzten hori ezinezkoa zelarik, margo
gehienak jende partikular eta senideen l kolekziotan" daudelalo Beste erakusketa
batzuk egiteko gonbidapenak ere izan dira baina margo guziak biltzea, dena ondo
antolatu eta zaintzea zama handia da eta hori dena hirugarren pertsona batek baka-
rrik egin behar duenez odisea bat suertatzen da. Dena den, azken urteetan ez du
margotzeko aukerarik izan eta,gehienbat, ingurukoekanimatuta egin du GARTZELAKO
LEIHOTIK liburua, bere iruzkin, adierazpen, gogoeta, istorio eta lagun batzuen poeme-
kin. Katalogo honetanTximenoren zenbait margo ere ikusiko dituzue, biak elkarre-
kin zeudela asmatu zuten proiektu hau, eta ikusi ere, katalogoaren bidez Euskal
Herria osorako erakusketa bezain egokia eskaintzen zuela. Gainera, egitasmo honek
gartzelako giroa irudietan ikusi nahi dutenei aukera handia eskaintzen die. Eta nola
ez! margozaleen morboa ere asebeteko duelako. Berak apaltasun osoz maila handi-
koa ez dela esaten du baina, aldiz, denek ulertzeko modukoak direla.
t:-Ai \*j fra p i£fisean «a 20CG.
pamiara. E^fi jaengv
Fra^an prcsc zcgoc an\
^ bdltiañ -SdG L -
ataramirie